Euskal legeria eta errespetua

Azkenengo hilabeetan, egia esanda azkenengo urteetan, euskal instituzioek sortutako legeriaren aurkako eraso asko ikusi ditugu. Ikusi baino hobeto, pairatu edo jasan egin ditugu eraso horiek. Euskara, Osasuna, … eta beste arlo batzuetan sortutako erresoluzioak kontuan hartuz, gure legeriak atzerantz egin duela esan beharra dago. Era atzerantz gure eskumenen urraketa ez da ezerezetik atera, Espainiako Gobernuak zein Espainiako Justiziak holan bultzat dutelako baizik.
Burujabetasuna leloa izan da, gure burujabetasuna indartu egin behar dela ere, behin eta berriro, entzun eta irakurri egin dugu. Autonomi Estatutua, Espainiako Lege Organikoa dena, bete barik daukagu; eta hiritarrok ez genuke onartu egin behar alderdi batzuen interesengatik pixkanaka pixkanaka garatu izana.
Foru Sistema beste batzuen menpean dago; eta, nahiz eta hemen batzordeak sortu, sistema zaharra dela uste dute batzuek gure herrian.
Baina ez, Foru Sistema bizirik dago eta gure izaera eta araudi historikoaren islada da.
XIX. mendean foro-itzulketa osoaren aldarriak indarra lortu zuen, independentzia hitza erabili ordez, eta hortik mugimendu sozial bat ere agertu zen, politikoa kasu honetan.
Gaur zer pasatu da? Erasoak gure araudiaren kontra eta Euskal Herriko ordezkari sozial eta politikoen erantzuna “epela” izan dela esan beharra dago. Batzuk kritiko agertu dira, baina tentsionamendua sortu gabe. Beste batzuena, erakunde batzuetan oposizioa osatzen dutena eta besteetan sustengo politikoa ematen duten bitartean, ixiltasuna izan da.
Ez zaigu arduratzen gure legeriak jasotzen duen erasoa? Hain eroso gaude egoera juridiko-politiko honekin? Euskal sistema judiziala ez dugu garatu nahi?
Tresna juridiko berriak sortzeko gai ote gara? Ez nuke esango. Baina hori beste eztabaida bat da. Bitartean Garrido, Ibarra, Lamo de Espinoa, Alvarez-Buylla eta beste epaile batzuek nahi dutena egingo dute gure instituzio eta izaeraren kontra; benetako arazoa askatasuna nahi dugula delako.
Deja una respuesta Cancelar la respuesta