Europa zaharra…

Aste honetan hauteskundeak dauzkagu, bai, gezurra dirudi baina hauteskundeak ospatuko dira. Ekainaren 09an ospatuko direnak Europako Legebiltzarrean hiritarron ordezkariak aukeratuko ditugunez, hausnarketa txiki bat egitea pena merezi duela uste dut.
II. Guda Mundiala bukatuta Nazioarteko Talde Berriak sortu zirenean (NEI gazteleraz), euzkotarrok han agertu ginen EAJren eskuetatik. Eta Europar zahar horri buelta emateko asmoarekin gogor eta tinko aritu ziren han parte hartu zutenak.
Europa zaharra, kolonialista, gudaz guda, gerratik gerrara, etorkizun latza,… Eta pertsonaia hauen asmoa Europa berri bat sortzea zen. Agirre lehendakariak Ohorezko Komitean kargua ere hartu zuen eta Landaburuk ere hor hartu zuen ordezkaritza garrantzitsua izan zen.
Europa berri edo zaharra, gaur egun daukaguna. Tamalez, zaharkituta daukagu Europa. Herrien Europa ez da, Estatuena baizik. Legebiltzarrak dauzkan konpetentziak eskasak dira eta europarrok ez dugu somatzen haien eragina.
Ordezkariak zertarako? Sabelak betetzeko? Ultraeskuindarrak indarra irabazteko. Ultraezkertiarrak proposamen irrealak egiteko? Populismoa gero eta handiagoa izateko? Edo Europa sendotzeko? Herrien indarra gero eta gehiago izateko? Bakea bultzatzeko?
Bakoitzak egin dezala bete hausnarketa. Ni NEIekin bat nator, herrien Europa potente bat sortzeko; baina batzuen proposamenak irakurrita, ez dakit nork ordezkatzen duen asmo hori. Hortik CECA eta ondorengo hitzarmen eta entitateak agertu ziren, hasieran indarrarekin baina, denboraren poderioz, haien eragina murrizten.
Ikusiko dugu.
Deja una respuesta